Joseba Artola aske geratu dela zuzenean jakin dugu info7 irratian. Jone Artola bere arrebarekin hitz egiten ari ginela jaso dugu albistea. Jonek erran digu lasai zegoela anaia, eta beraiek eman diotela bere askatasunaren berri. Anaia gaur aske geratzea ez zuten espero, pozez hartu dutela albistea, baina momentu gazi gozoak ere bizitu dituztela. Joseba Artolak 27 urte daramatza preso. 20 urteko espetxe zigorra bete baino 8 egun lehenago doktrina aplikatu zioten, beste 10 urte gehiago. Arratsaldeko 6etan geratu da aske Joseba Artola.