Estatuko Abokatutzak datorren igandean Igeldoko desanexioari buruz egitekotan den herri galdeketa bertan behera uzteko eskatu duen arren, Gipuzkoako Aldundiak dio “galdeketa guztiz legala” dela eta egin, egingo dela baieztatu du. Norabide berean, desanexioaren alde lan egiten duen Itxas Aurre elkarteko Juan Luis Cruzek ere igandeko galdeketan parte hartzera deitu ditu igeldotarrak Kalegorrian saioan. Desanexioa zergatik aldarrikatzen duten, igeldotarren eskaria nondik datorren eta igandeko galdeketari buruz, oro har, azalpenak eman ditu gaur, Itxas Aurre elkarteko Juan Luis Cruzek.