Onintza Ostolaza abokatua Puertoko espetxean zegoen Audientzia Nazionalak 9 preso aske uztea erabaki duenean. Bertan geratu da, espetxe horretan baitago Ixidro Garalde. Ostolazak erran digunez gaur iluntzerako aske geratuko dira 9 presoak, baina ezin da ziurtatu noiz. Nabarmendu du albiste ona dela 9ak aske geratzea baina doktrina aplikatuta daukaten denek beharko luketela aske, eta horiek guztiak aske geratzea exijitu du.