la fotoHamarkada batez Gipuzkoako SOS Arrazakeria taldeko koordinatzaile izandakoa erretiratuta badago ere lanean jarraitzen du boluntario gisa. Irailean kaleratu zuten txostenari buruz eta datozen bi asteburuetarako antolatu duten “Bizilagunak” ekimenari buruz galdetu diogu, besteak beste. Unzurrunzagak argi du, neofaxismoa indarra hartzen ari dela gure artean eta politikoki antolatuta ez badago ere bere ideiak oso zabalduak daudela Euskal Herrian ere. Honi aurre egiteko, besteak beste, militantziaren defentsa egin du “bizitza duinago baten alde” dio.