Entzutegi Nazionalak Ateak Ireki isteko agindua eman du gaur. Adierazpen askatasunaren aurkako erabaki honen aurrean iritzi eta balorazioak bildu ditugu. Kontuz plataformako Patxi Urrutia, Mugitu mugimenduko Julio Villanueva, IAko Ikoitz Arrese, Nafarroako langabetuen plataformako Israel Gonzalez, Eleak mugimenduko Txerra Bolinaga, Iruñerriko herri harresiko Maider Caminos, Martxelo Diaz eta Lander Arbelaitz kazetariak gurean izan dira, baita Iñaki Errazkin kazetari eta editorea ere. Saioa, Ateak Ireki-ko kideekin bukatu dugu.