Ateak Ireki-ren itxierarekin Nafarroako hamaika borroka isilarazi nahi izan dituzte. Azken bi urteotan gertakari garrantzitsuen lekukotasuna utzi baitu hedabide honek. Besteak beste, Iruñeko sanferminetako txupinazoaren ikurriña jarri zutenekoa, Luis Goñi atxilotu zuteneko herri harresiarena edota CAN auzia. Hauen guztien errepasoa egin dugu erreportaje honetan.