Udaberrian okupatu zituzten Baionako Plantoun auzoan hutsik diren hainbat etxebizitza publiko. Diru publikoarekin finantzatutako etxe ekologiko hauek hustu egin zituzten Baionako herriko etxeak eta etxebizitza sozialak kudeatzeaz arduratzen den Habitat Sud Atlantic-ek, zenbait makurrune hutsi zituztela eta. Hainbat urtez abandonatuta izan ostean okupatu zituen herritar talde batek. Baionako auzitegiak bihar arteko epea eman diete. Bertan bizi den Hartzea Lopez Aranarekin hitz egin dugu.