Gorka Ovejero, Ibon Garcia, Julio Villanueva eta Mikel Alvarazen kontrako epaiketa hasi da gaur Madrileko auzitegi berezian. Fiskaltzak 5 eta 9 urte arteko espetxe zigorra eskatzen du “tartalarien aurka” Yolanda Barcinari tarta bat botatzeagatik. Goizeko 09:30ak aldera sartu dira auziperatuak aretora eta horren aurretik hamarnaka lagunek elkarretaratzea egin dute AHTren kontrako kideei elkartasuna adierazteko. Aretora sartu aurretik hain zuzen, Gorka Ovejero “tarlarariarekin” hitz egiteko aukera izan dugu eta gaurkoa “AHTren kontrako borroka kriminalizatze bidean” beste urrats bat dela salatu du.