Grebalariak Aske! plataformak prentsaurrekoa egin du gaur Bilboko Zirika gunean, grebalari auzipetuen oraingo egoera azaltzeko (fiskalak eta akusazio partikularrak helegitea jarri diote epaiari eta abenduaren 12an Irantzu Yaldebere epaituko dute Bilboko adingabeen epaitegian) eta plataformak antolatu dituen hurrengo ekimenen berri emateko. Prentsaurrekoaren aurretik, plataformako Joserekin hitz egin dugu guk.