Aurreko astean Gipuzkoako Hondakinen Kontsorzioak eta Gipuzkoa CGR aldi baterako enpresa elkarteak Zubietako errauste plantaren kontratua etetea adostu eta gero, gaur erabaki horren garrantziaz eta aurrera begira eman beharreo urratsetaz galdetu diogu Iñaki Errazkin Gipuzkoako Ingurumen Diputatuari Kalegorrian saioan. Errazkinen hitzetan, errauskailua bertan behera uzteko erabakia garrantzitsua da “batetik, 10 urtez Gipuzkoan barna ibili den mamua bertan behera utzi delako eta bestetik, aurrera begira azpiegitura sare berri bati ateak irekitzen dizkiolako”. Orain “lehentasuna” konpostaia planta berriak eraikitzea dela esan du Ingurumen Diputatuak eta horrez gain, Zubietako biometanizazio planta eta errefuxa tratatzekoa aipatu ditu ere.