Asteleheneroko gisara, iritziaren tartearekin ekin diogu gaur ere, zehazki, Gabirel Ezkurdiak Libiako egungo egoeraz egindako hausnarketarekin. Elkarrizketa nagusia Pasaiako Udaleko berdintasun arloko Maria Jauregiri egin diogu, eta bertako jabetze eskoletako eskaintzaz hitz egin digu. Saioaren bigarren zatiari Arabako Hitzako Anakoz Amenabarrek ekarritako Arabako berriekin ekin diogu. Gaurko kolaborazio tematikoaz, berriz, SOS Arrazakeriako Patxi de la Fuente arduratu da eta Melillako aferez hitz egin digu. Gero, Auzolan elkarteko Jasone Mitxeltorenak bat egin du gurekin, eta ekonomia harremanen inguruan hitz egin digu. Amaitzeko, garapenzalekeriaren kronika Julio Villanuevak egin digu Madrildik, AHTren aurkako tartalarien epaiketa dela-eta zegoen bertan.