4 aste dira Hodei Egiluzen berririk ez dela. Pasa den urriaren 18an desagertu zen Galdakaoko gaztea Amberesen eta haren berririk ez da. Kezka eta samina dira nagusi Galdakaon, udalak gaur arratsaldeko 19:00etarako elkarretaratzea deitu du udaletxe atarian. Bertako alkate orde Amaia Betolazarekin hitz egin dugu.