“Emakumeei eragiten dieten arazoen” inguruko bost film-labur hautatu,euskarazko azpitituluak jarri eta hainbat herritan proiektatuko ditu Filmazpit programak. Tratu txarrak, marjinalitatea, presio soziokulturala, garapen sexualaren eragozpenak eta behartutako prostituzioa lantzen dituzte, besteak beste. Aste honetan Donostian eta Bermeon aurkeztuko dituzte.