la foto“Tratu txarrei aure egitea posible da, egoera horretatik ateratzea beharrezkoa da” dei hori egin nahi izan du On musika taldeko Itsaso Gutierrez abeslariak. ETEN izeneko ekimena aurkeztu digu primizia modura. Tratu txarren aurka euskarazko 22 kantu biltzen dituen bilduma kaleratzeaz gainera, kontzertua ere antolatu dute azaroaren 30ean Durangon. Helburua, emakumeen aurkako indarkeria salatzea.