Gaur goizean, Iruñeako San Lorenzoko elizan itxialdia egiten ari diren iruindarrekin hitz egin dugu. Sevilla II-ko espetxean gose greban dauden euskal preso politikoekin elkartasunean itxialdia abiatu zuten atzo iluntzean eta bertan jarraituko dute “Sevillako presoen egoera konpondu arte”.