Sevilla II espetxean dauden euskal presoek 23. eguna bete dute gaur borrokaldian. 8 presok 23 egun daramate gose greban eta 12 eta 13 kilo artean galdu dituzte. Jaiki Hadi, Presoei prebentzioa eta laguntza eskaintzen duen elkarteko kidea da Fernando Arburua; Sevillako borrokaldiaz eta espetxe politikaz, baita mobilizazio sozialaren garrantziaz ere mintzatu gara berarekin.