Aste honetan bertan jakin dugunez, EH Bilduk ez du Bizkaiko Aldundiaren aurrekontu proposamena babestuko, orain arteko “errezeta oker berberetan” oinarritzen delako eta desberdintasun sozialetan are gehiago sakontzen duelako. Koalizio soberanistaren ustez proposamena errotik da okerra eta ez du gizarte inbertsioren aldeko apusturik egiten, ezta enplegu sustapen eta ekonomia garapenean ere. Jarrera honen zergatia hobeto ulertzeko EH Bilduko batzarkidea, Irune Soto elkarrizketatu dugu gaur Kalegorrian.