Euskara hutsezko zinemaldiak 36 urte beteko ditu aurten eta eraberrituta dator, lantaldeari zein sariei dagokienez. Azaroaren 24tik 30era Lekeition izango den zinemaldiak inoiz baino lan gehiago jaso eta pantailaratuko ditu; 52 film izango dira lehian. Joseba Zuberogoitia lantaldeko kidearekin hitz egin dugu.