Astelehenetik itxialdia egiten ari dira Iruñeako San Lorenzo elizan Sevilla II-ko gose grebalariekin elkartasunean. Andaluziako espetxean borrokan diren presoen alde ekimen desberdinak egin dituzte egunotan eta larunbaterako manifestazioa deitu dute. Arratsaldeko 17:00tan Iruñeako autobus geltoki zaharretik abiatuko da mobilizazioa. Itxialdian parte hartzen ari den Josuk salatu duenez, atzo arratsaldean propoganda banatzen ari zirela polizia espainiarrak identifikatu zituen.