Lau urte dira Eudelek Beldur Barik ekimena martxan jarri zuela nerabeen artean indarkeria sexistaren aurkako jarrera eta erantzuna bultzatzeko. Ikus-entzunezkoen lehiaketa oinarri duen ekimena tresna eraginkorra bihurtu da tokian tokiko berdintasun teknikarientzat kontzientziazio lana egiteko. Aurten 150 lan inguru jaso dituzte, irabazleen berri azaroaren 30ean emango dute Basaurin egingo den topaketan. Aurora Iturrioz Urola Garaiko berdintasun teknikari eta Beldur Barik ekimeneko talde motorreko kidearekin hitz egin dugu.