Asteleheneroko gisara, iritziaren tartearekin ekin diogu gaur ere, zehazki, Amaia Nausiak sorgin ehizaz egindako hausnarketarekin. Elkarrizketa nagusia Barakaldoko herrikolore.org atariko Marta Moralesi egin diogu, eta Sestaoko Herri Komunikakzioa jardunaldiaz hitz egin digu. Saioaren bigarren zatiari Arabako Hitzako Anakoz Amenabarrek ekarritako Arabako berriekin ekin diogu. Gaurko kolaborazio tematikoaz, berriz, STOP Kaleratzeak-eko Miren Olaetxea arduratu da. Amaitzeko, Koop57 elkarteko Liher Gonzalezek bat egin du gurekin.