Eskoziako gobernuak “Liburu zuria” izeneko lana aurkeztu du gaur, Eskozia estatu independiente bihurtzeko eman beharreko urratsak azalduz, eta estatu izateak eskoziarrei ekarriko lizkieken onurak zerrendatuz. Bada, guk euskal estatuaz hitz egin dugu Julen Zabalo EHUko irakaslearekin. LAB sindikatuko Ipar Hegoa fundazioak “Euskal estatuari bide zabaltzen. Herritartasuna eta kultura” izenburupean osatu duen lanaren egileetako bat da bera.