“Euskararen kate hautsiak. Hizkuntza zapalkuntzaren memoria” liburua aurkeztu dute gaur Donostian, Aieteko jauregian, Euskal Memoria Fundazioak eta Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak. “Memoria ariketa kolektibo” gisa definitu du lana Paul Bilbao kontseiluko kideak, eta, halaber, Euskal Herriak bizi duen testuinguru politiko garrantzitsuan kokatu du liburu honen balioa.