Jorge Aldekoa Ertzaintzaren buru izendatu izanak kritika ugari sorrarazi ditu. Iñigo Gogoan plataformaren ustez adibidez, “Iñigo Cabacasen heriotza eragin zuen operatiboaren arduraduna sarituz’ Jaurlaritza ‘gizarte osoari barre egiten’ ari zaiola uste du eta aldekoaren izendapena baliogabetzea eskatu du. Guk, plataformako kide den Urtzi Ugalde elkarrizketatuko dugu goizean eta Cabacas auzioaren inguruan egunotan izan diren gertakarien inguruan galdetuta “Ertzaintzaren eta Jaurlaritzaren barruan korporatibismo ustel bat dagoela” salatu du.