Izen eta abizendun pertsonek bizitu dute gure herrian euskararen jazarpena eta izen abizendun pertsonek egin dute aurrera euskararen biziraupena lortze aldera. Bi alde horiek azalerazi nahi ditu Euskal Memoria fundazioak kaleratu duen “Euskararen kate hautsiak. Hizkuntza zapalkuntzaren memoria” liburuak. 960 orrialdeko liburua, Dabid Anautek idatzia eta euskarazko zein gaztelerazko edizioetan kaleratu dena. Hainbat lagunen estigantza eta gogoetak barnebiltzen ditu. Guk horietako birekin hitz egin dugu, Kontxita Beitiarekin eta Joxe Manuel Alemanekin.