1936ko abuztuan Zalduondo, Galarreta eta Gordoako irakasleak fusilatuak izan ziren: Miguel Gil, Bernardino Perez eta Mauricio Rodriguez hurrenez hurren. Haien liburuak erre, ondasunak lapurtu, atxilotu eta hil ondoren, gorpuak Urbasako Otsoportilloko amildegitik bota zituzten. Hiruak gogoan, igande honetan omenalldia egingo zaie Zalduondon Memoria Historikoa aldarrikatzen duen  “In Memoriam” talde jaio berriak antolatuta. Lurdes Lekuonarekin hiz egin dugu guk.