Euskal Herriko hirietan eta hirien aldirietan egon dira orain arte, baina eskualde txikiagoetara jauzi egitekoak dira McDonald’s eta Burger King multinazionalak. Abadiñon aski ongi dakite hori Udalak eta Eroskik bultzatuta aipaturiko bi multinazionalek jatetxe bana zabaldu asmo dutelako Abadiñoko Murueta auzoan dagoen merkatal gunean. Honen aurrean ordea, asko izan dira bere aurkakotasuna azaldu duten herritarrak, tartean baserritarrak. Guk, Bizkaiako EHNE sindikatuko Unzalu Salterainekin hitz egin dugu gaur.