Euskal Herriko etxe gehienetan, barru barruraino sartu dira Pirritx, Porrotx eta Marimotots. 25 urte egin dituzte herriz herri irria batean eta bestean zabaltzen. Lagun ugari egin dituzte bidean eta hauek guztiek emandako koloreen emaitza dira pailazoak. Bidaia horixe kontatu du Amagoia Mujika Gaur8ko kazetariak “Sentitu, pentsatu, ekin” liburuan. Asteburuan aurkeztu zuten lagunez inguratuta eta gaur gureanaritu dira liburuaz idazlea bera eta Aiora Zulaika, “Pirritx”.