Abenduak 3 ditu gaur, Euskararen Eguna da eta horren harira “Euskararen kate hautsiak” liburuaren egilearekin, Dabid Anautekin hitz egin dugu Kalegorrian. Euskal Memoriaren aurtengo dibulgazio lana da aipatutakoa, eta azaroaren 27an aurkeztu zuten, Aieteko Jauregian. Historikoki euskarak sufritu duen jazarpena kontatzen du 1000 orri inguru dituen lan mardul honek.