Euskal Herrian Euskaraz-eko Nestor Estebanek eskutitza eman zion atzo Iñigo Urkullu lehendakariari, “Euskararen Egunaren harira Jaurlaritzak abian jarritako #Mundiala egitasmoaren atzean ezkutatzen den iruzurra salatzeko”. Urkullurekin izandako solasaldiaz eta atzoko protestaz hitz egin dugu Estebanekin.