Aste honetan izan dugu euskararen eguna eta horri lotuta euskararen jiran lanean ari diren hainbat lagun elkarrizketatzen ari gara egunotan euskararen inguruko gogoetak mahai gainean jartzeko. Gaurkoan, urtetan antzezle, zuzendari, idazle eta gidoilari lanetan ibilitakoa eta 2010 urteaz geroztik Etxepare, euskararen eta euskal kulturaren, Institutoko zuzendaria den Aizpea Goenaga. Institutoaren lanaz, euskararen eta euskal kulturaren egoeraz eta instituzioen apostuaz galdetu diogu, besteak beste.