Pobrezia eta bazterketa soziala areagotzen ari den arren, PSEren esku dagoen Barakaldoko Udalak laguntza sozialetara bideratzen dirua murriztu duela salatzeko protesta berri bat egin dute, gaur, Berri-Otxoak plataformako kideek udaletxe atarian. “No hay pan para tanto chorizo” lelopean txorizoa banatu dute herritaren artean eta horrekin baterea, Barakaldon bizi duten “emergentzia soziala” islatzen duten datuak argitara eman dituzte. Guk, pobreziaren eta bazterketa sozialaren kontrako plataformako kide, Gorka Garcia elkarrizketatu dugu Kalegorrian.