la fotoIjito etniako Astigarragako bizilagunen kanpalekua herrigune gisa onartu eta bertako bizilagunak erroldatu zituen 2012ko maiatzean Astigarragako udalak. Horrezgainera, 2017 urte arteko plan bat ere martxan jarria dute. Honen helburua, 2017an kanpaldirik ez izatea, bertakoek gizarteratzea lortu dutelako, etxebizitza eta lana aurkitu ahal izan dutelako. Ezohiko egitasmoa eta zer esana eman duena izan da. SOS Arrazakeriak taldeak begi onez ikusi du eta egitasmoaren eta errealitate honen berri ematen duen dokumentala aurkeztuko dute gaur Donostiako antzoki zaharrean arratsaldeko 19:00etan: ‘Balta Txuria, Balta Berdea. Urumearen zurrumurrua’. Kanpalekuan bertan bizi direnen iritzia, erakunde eta gizarte eragileen lana eta helburua, beste herritarren ikuspegia jasotzen ditu dokumentalak. Guk, Astigarrako alkate Andoni Garziarekin, SOS Arrazakeria taldeko Anaize Agirrerekin eta kanpalekuko bizilagun Maripiana Bartusekin hitz egin dugu.