la foto“Da” diskoa, Zea Mays taldearen azken lana. Orain hilabete aurkeztu, eta aste honetan saltokietara iritsi dena. Hamasei urteko ibilbidean zazpigarren diskoa, hau ere autoekoitzia. Asier Basabek (bateria), Ruben Gonzalezek (baxua) Iñaki Imazek (gitarra) eta Aiora Renteriak (ahotsa) elkarrekin egindako bidearen azken emaitza da. Abeslariaren ahotsa, presentzia eta hitzak bere betiko taldekideek lagunduta datoz. Aiora Renteriak aurkeztu digu lan berria.