Hilabete falta denean erregistratu dute preso eta iheslarien eskubideen defentsan Bilbon osatuko den mobilizazioa. Itsasoa osatuko duen tanta batekin izan gara, Amets Martinezekin. Siglak ez, norbanakoen konpromezuak bilduko ditu tantaz tanta ekimenak. Hain zuzen tanta bilakatzeko deia luzatu dute. Egun osoko egitaraua izango du inoizko jendarte okupaziorik handiena bilakatu nahi duen ekimenak.