Euskal Kantuzaleen Elkartearekin elkarlanean Kantutegi ilustratua kaleratuko du GARA egunkariak. Bertan, etxeko txikienei zein gurasoei begirako 60 kanta biltzen dira. Asteburu honetan eskuratu ahal izango da prezio berezian GARA egunkariarekin. Bertako langile Fermin Munarrizek eman dizkigu xehetasunak.