Bihar, abenduak 14, #Libre herri lasterketa izango da Donostian. Urriaz geroztik, 35 donostiar inguru epaituak izaten ari dira Madrileko auzitegi berezian beren militantzia politikoagatik eta hori salatzeko Donostiako Libre! dinamikak lasterketa herrikoia antolatu du biharko. Guk, Asier Coloma gazte auziperatuarekin hitz egin dugu gaur eta biharko hitzorduaen nondik-norakoak aipatu dizkigu berak.