Iparraldeko Hitza egunkariko Aitor Renteria eta Kazeta.info agerkari digitaleko Idoia Eraso kazetariekin aztertu dugu gaur ipar Euskal Herriko aktualitatea. 5512 isun ezabatzeagatik auziperatu duten Biarritzeko alkatearen aferaz, Lannemezan-go espetxera bihar egingo den euskal presoen aldeko martxaz eta Euskal Herriko Kazetaren itxieraz hitz egin dugu beraiekin, besteak beste.