Hala mintzatu zaigu BECeko finalaren ostean Euskal Herriko txapeldun berria, Amets Arzallus Antia. Lo gutxi eginda eta atzokoari etenaldia jarri gabe harrapatu dugu. Gustora halere, atzo egindako lanarekin, “goizekoa amaituta gustora sentitu nintzen eta hori oso gutxitan gertatzen zait” aitortu du. Une gogoangarriena Maialen Lujanbiok zoriondu zuenekoa izan zela ere aipatu digu. Zorionak Amets!