Amets Arzallus Antia da Euskal Herriko txapelduna. Berak irabazi du BECen jokatu den Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala. 13.500 bertsozalek bete dute aretoa, eta gozamen ederra hartu ere, saio bikaina eskaini baitute zortzi finalistek. Bigarren postua Maialen Lujanbiorentzat izan da eta haren ondotik Igor Elortza, Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi, Unai Iturriaga, Beñat Gaztelumendi eta Sustrai Colina sailkatu dira. Atzoko une gogoangarriak ekarri ditugu tarte honetara Nekane Zinkunegi eta Mirari Martiarenaren eskutik.