Gabonetako oparien harira neskei eta mutilei zuzendutako jostailuen bereizketaz aritu gara Ainhoa Azurmendi Avento Consultoriako kirol aholkulari eta berdintasun agentearekin. Jostailuen bereizketak motrizitatea eta gorputz eskema eta mugimendua gehiago edo gutxiago lantzea dakarrela adierazi digu. Kirol oparietan erreproduzitzen diren estereotipoak ere aipatu dizkigu.