EAEko Mahai Orokorraren eraginpean dauden lan zentroetan mobilizazioak izango dira gaur ELA, LAB, STEE-EILAS eta ESK sindikatuek deituta. Gainera, arratsaldeko 18:30etan manifestazioak egingo dira Bilbo, Donostia eta Gasteizen. Jaurlaritzak 35 orduko lan-astea hausten duen dekretua inposatu nahi duela eta ez duela negziatu nahi salatzen dute sindikatuek. Lan gatazka honen harira, LABeko Zerbitzu Publikoetako Federazioko Idazkariarekin, Arantxa Sarasolarekin hitz egin dugu Kalegorrian saioan.