Urte honen amaierarako iragarri du Alderdi Popularrak abortoaren lege berria Estatu espainiarrean. Aldaketa nagusiak bi izango dira: batetik, haurdunaldiaren lehen 14 asteetan emakumeek ezingo dutela modu asken abortatu, baizik eta hiru baldintzen barruan (umekiaren malformazioa, emakumeak arrisku fisiko edo psikologikoa izatea edo bortxaketa) eta bestetik, adin txikikoek gurasoen baimena beharko dutela abortatzeko. Aldaketa hauez eta egungo legeaz hitz egin dugu Oihana Lopez Aborto eskubidearen aldeko Nafarroako asanbladako kidearekin.