Aurreko urtarrilaren 31n, Fracking Ez Araba plataformak fracking-a legez kanporatzeko Herritar Ekimen Legegilea aurkeztu zuen Gasteizeko Parlamentuan, baina legebiltzarreko mahaiak atzera bota zuen proposamena. Orduan, Arabako Biltzar Nagusietatik oso antzekoa zen ekimen legegile bat zetorrela argudiatu zuen  Parlamentuko Mahaiak aipaturiko HEL-a bertan behera uzteko eta ondorioz, fracking-ak ateak zabaldik ditu Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan. Horregatik, gaur bertan Fracking Ez Araba plataformak HEL berri aurkeztuko du Parlamentuan eta oraingoan legebiltzarreko mahairen oniritzia izatea espero dute. Guk, fracking-aren kontrako plataformako kidea den Mikel Oterorekin hitz egin dugu gaur.