D ereduaren aurkako erasoak momentuz kanpo utzi ditu Olentzero eta Maridomingi. Joan den urtean bezala ez dute oztoporik topatu Iruñako udalean auzoetako kalejirak egiteko. Hilaren 23 eta 24an iritsiko dira Olentzero eta Maridomingi Iruñeako auzoetara. Astelehenean Arrosadia, Azpilagaina, Etxabakoitz, Buztintxuri, Mendilorri eta Iturramara eta asteartean Donibane, Sanduzelai, Txantrea eta Alde Zaharrera. Auzolanean ari dira prestatzen etorrera. Guk Gora Iruñeako Xabi Garciarekin hitz egin dugu.