Eguneroko gisara, iritziaren tartearekin ekin diogu gaur ere, zehazki, Ander Lertxundik egindako hausnarketarekin. Elkarrizketa nagusia Azpeitiko Elkar-Ekin mugimenduko Jon Garagarza eta Olatz Goenagari egin diegu, eta gabonetarako antolatu duten egitarau herrikoiaz hitz egin digute. Saioaren bigarren zatiari Eguzki irratiko Gorkak ekarritako Nafarroako berriekin ekin diogu. Gaurko kolaborazio tematikoan, musika agenda landu dugu Saioa Baleztenarekin. Amaitzeko, Iruñerriko Ikasle Abertzaleak antolakundeko kide Unai Ekizak bat egin du gurekin, atzo D ereduaren alde Iruñerrian egindako manifestazioa baloratzeko.