Hamabi urteko ibilbideari agur esango dio Le journal du Pays Basque-Euskal Herriko kazetak eta ale berezia kaleratuko du asteburuan doainik. Urte luze hauetan argitaratutako afera ezberdinen bilduma osatuko dute. Antton Etxeberri kazetako erredaktore buruak sentsazio kontrajarriak aipatu ditu. Lana ongi egin duela Journalak aitortu du, eta aurrerantzean sortuko den hutsunea betetzeko proiekturen bat sortzeko lana egin beharko dela. Eskerrak eman dizkie guztiei, irakurleei eta hedabide taldeko proiektu guztiei ere. Itxieraren arrazoi ezberdinak nabarmendu dizkigu Etxeberrik.