Arrakastatsua izan da Errigoraren “Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka” kanpaina. Nafarroako Erriberan ekoitzi eta ontziratutako barazkiekin osatutako saskiak saldu dituzte Euskal Herri osoan zehar Erriberako euskalgintzari laguntzeko. Kanpainaren balorazioa egin digu Errigora-ko Xabik eta zortzi mila saski baino gehiago saldu dituztela baieztatu digu. Iaz 1600 saldu zituzten.