Duela 20 urte, 1994. urteko urtarrilaren lehenean EZLNren altxamenduak mundu osoa sorpresan harrapatu zuen. Ordutik, armada zapatista herrikoiak Mexikoko jatorrizko herrien eskaera historikoak berreskuratu ditu, eta aldi berean, autogobernuaren bidean pauso praktikoak eman ditu. Zapatisten borrokaz aritu gara Iago Grela Euskal Herriko Txiapasekiko elkartasun plataformako kidearekin.