2011ko urtarrilean itxi zuten Apurtu.org webgunea Auzitegi Nazionaleko epaile Fernando Grande-Marlaskaren aginduz. 4 lagun atxilotu zituen Espainiako Poliziak, eta Askatasunaren “propaganda aparatuko” kide izatea egotzi zien, webgune hori kudeatzeagatik. Haietako bat, Miguel Angel Llamas “Pitu”, 18 hilabetez eduki zuten giltzapean. 3 urte beranduago iritsi da abosulizioa,  froga nahikoa ez dagoela argudiatuta. 3 urte beranduago ere iritsi da Ateak Ireki wegunearen kontrako erasoa. Gaurko agerraldian,  ateakireki ko auzia bertan behera uzteko ere eskatu dute.  Miguel Angel Llamas Pitu rekin hitz egin dugu gaur apurtu.org eta ateakireki.com en inguruan.